Jose Moreno hil da, San Andres batailoiko gudaria

100 urterekin hil da Bilboko Santa Marina ospitalean Jose Moreno. 1936an, ELAren San Andres batailoian eman zuen izena 17 urte zituela. Santoñako gertakarien ondoren, lan behartuetan aritu zen Zaragozan, kartzelan ere eduki zuten, eta 24 urterekin aske utzi zuten. 1936ko gudarietan ezagunenetariko bat izan da, publikoki asko agertu baita azken urteetan.