Jon Bernat Zubiri: "Neurri ekonomikoak hartu dira, baina sozialak indartu behar dira"

Joan den astean Confebasqueko Eduardo Zubiaurre presidenteak, BPGaren %1,7 inguruko igoera aurreikusi zuen 2020rako. Astebete geroago, segurutzat jotzen da uzkurtu egingo dela Euskal Herri osoko ekonomia. Birusaren urtea, atzeraldiaren urtea ere deitu dute. Ekonomisten beldur handi bat da osasun krisia amaituta ere krisi ekonomikoak luze jotzea, hau da, egiturazko kalteak gertatzea sisteman. Honen inguruan hitz egin dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin.