Javi Portillo (Zalla Bai): "Ezinezkoa da Zaldibarko eta Zallako zabortegiak ez konparatzea"

Enkaterrin, Alonsotegiko errauskailuaren, Zallako zabortegiaren eta Glefaran enpresaren lantegiaren ondorioak pairatzen dituzte. Horrekin batera, Zaldibarko luizian lurperatutako langileetako bat, Joaquin Beltrán, bertan bizi da. Horiek horrela, Zalla Bai plataformako Javi Portillorekin hitz egiteko aukera izan dugu.