Jaurlaritzak ez du onartu Celaak aurkeztutako ikasturte hasierako akordioa, Nafarroako Gobernuak, bat egin du

Hamalau puntuko hitzarmena aurkeztu du Espainiako Hezkuntza ministeritzak eta honen arabera, 2020-2021eko ikasturtea ohiko datan hasiko da, 175 eskola egun izango ditu, eta aurrez aurreko jarduera "printzipio orokorra" izango da ikasturte osoan. Akordioaren arabera, autonomia erkidegoek protokoloak egin beharko dituzte.Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, dokumentu horietan jasotzen dira EAEn "eskumenen erabileran" garatzen dituzten “lanak eta ildoak”, eta, horregatik, ez dute uste neurri horien "garapena adostu" behar denik. Balorazio positiboa egin du Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, eta nabarmendu du autonomia-erkidegoek hezkuntzaren arloan behar duten lidergoa "indartu" egiten duela lortutako "adostasun zabalak".