Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak ixtea erabaki du

Arabakoez gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak ere ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak koronabirusa prebenitzeko neurri gisa. Izan ere, azken datuen arabera, 420 pertsona daude kutsatuta eta hamaika hil dira. Hariari tiraka, ikusteke dago, Eusko Legebiltzarrerako bozei nola eragingo dien krisiak.