Jaume Lopez, Kataluniako irakaspenak eta Euskal Herriko herritarren ahalduntzea

Prozesu eta eztabaida konstituziogileak ardatz, Jaume Lopez irakasle kataluniarra Euskal Herrian egon da Ipes-ek, Eusko Ikaskuntzak eta Gure Esku Dagok antolatutako ekimenetan parte hartuz. Lopezek atsekabez ikusten ditu bere herriko alderdi eta erakunde independentisten taktika kontrajarriak eta babes eremua handitzearen aldekoa da. Euskal Herrian, ilusioz ikusten du Gure Esku Dagoren lana eta herri galdeketen bitartez herritarren ahalduntzea eta parte hartze demokratikoan sakontzen dela nabarmentzen du. Bere esanetan, Katalunian egindako galdeketa ez-ofizialak existitu izan ez balira, nekez iritsiko zen urriaren 1eko erreferendumera.