Jaume Leivak irabazi du Behobia-Donostiaren 54. edizioa, 1:00:18ko denborarekin

Behobia-Donostia lasterketaren 54. edizioa ospatu zen igandean. Bi herri gipuzkoarrak lotu zituzten 20 kilometroek 26.000 korrikalari baino gehiago bildu zituzten, urtero kopurua handituz. Emakumeen parte hartzea ere gora egin zuen eta aurten korrikalarien laurden bat izatera heldu dira, orotara 6282. Denborarik onena 2012an irabazle izandako Jaume Leiva katalanak egin zuen, ordu 1 eta 18 segundoko denborarekin. Emakumerik bizkorrena Aroa Merino kanariarra izan zen, hirugarren urtez lehenengo postua lortzen duena, aurten 1:09:44 ko denborarekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image