Jainkoa emakumezkoa da eta beltza

Harmonia Rosalesek, afrokubatarra jatorriz, 34 urte ditu. Emakume beltzak egungo jendartean jokatzen duen rola aztertzen du, kezkaz, bere obretan. Historiaren ibilbidea gogotik aztertu du, eta etenik gabeko ikasketa prozesua eta gizartea eraldatzeko nahia nabarmentzen dira Rosalesen ekoizpenean. "Jainkoa emakumezkoa da" adierazi izan da hainbatetan aldarrikapen gisa, baina Rosaselentzat emakumezkoa izateaz gain beltza ere bada.