Itxaso Atutxa: "Lehen aukera moduan PSE-rekin eseriko gara, hala ikusten dugu bi alderdiok"

Elkarrizketaren tartean, EAJ-ko BBB-ko presidente Itxaso Atutxarekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, Covid 19 gaitzak eragindako ondorio sozial eta ekonomikoak, Madrilgo kongresuko jarduna, Batzokietan azaldutako margoketak, Zaldibarreko luizia eta uztailaren 12ko hauteslundeak izan ditugu hizpide. Bozen ostean, "gehiengo osoak" sortzeko aukera baliatu nahi dute jeltzaleek "herrialdeka eserleku bat igotzeko" asmoarekin. Norabide horretan, "lehen aukera moduan, PSE-rekin esertzea" dagoela azpimarratu du.