Israelek Zisjordanian dituen asentamenduak legalak direla adierazi du Mike Pompeok

Amerikako Estatu Batuetako Estatu Idazkariak agerraldia egin du. Bertan, Israelek Zisjordanian dituen asentamenduak aurrerantzean ez dituztela Nazioarteko Zuzenbidearen urraketa gisa hartuko azaldu du. Beste aldetik, Palestinar Aginte Nazionalak AEBk ez duela eskubiderik kokaleku israeldarrei legitimitatea emateko adierazi du.