Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaritzarako bere burua aurkeztu du Esporrinek

Bihar arratsaldean ospatuko da Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakaritza hautatzeko bilera eta azken orduan PSNk Maite Esporrin aurkeztu du. Irabazteko aukerarik gabe, eta negoziatzea baztertuta, Esporrinek argudiatu du bere burua aurkezten duela ez baititu gustuko ez Navarra Suma ez Euskal Herria Bilduren proposamenak.