Iruñeko alkateak oposizioari egotzi dio aurrekontuak ez ateratzearen errua

Iruñeko Alkateak, aurrekontuak aurrera ateratzeko ezintasuna ezkutatuta, arduragabekeria eta herritarrekiko begirune falta leporatu die oposizioko alderdiei. Gaurko agerraldian Enrique Maia, Geroa Baik, PSNk eta EH Bilduk esandakoen kontra lerratu da, eta oposizioko alderdiei egotzi die aurrekontuak aztertzeko batzartu nahi ez izatea.