Iruñeko Haur eskolen auzian "zuzen" jokatu duela berretsi du Fernando Sesma zinegotziak

Ez dio garrantzirik eman udal gehiengoak aurkeztutako haren kontrako gaitzespenari eta “maniobra politiko hutsa” dela adierazi du. Larunbatean hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu zuten 5.000 pertsonei, manipulatutako aldarriekin lerratzea leporatu die Udal gobernuak.