Irati Azkue: "Lesbosen dauden errefuxiatuei gizatasuna berreskuratzeko laguntza ematen diegu"

Zaporeak Elkarteak Greziako Lesbos uhartean prestatzen dituen elikagaiak errefuxiatuen artean banatzeko furgoneta bat erosi nahi du. Inbertsio ekonomiko handi honi aurre egiteko, 40000 euro lortu asmoz, crowdfunding kanpaina abiarazi dute. Hamaika Telebistan, Zaporeak Elkarteko Irati Azkuerekin egon gara.