Ipar Euskal Herriko ikasle guztiek eskolara itzuli beharko dute ekainaren 22an “derrigorrez eta ohiko baldintzetan”

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi duenez ikasturtea amaitzen den arte bueltatu beharko dira ikasleak. Nabarmendu du “bizkortu egin behar dela normaltasunaren itzulera eta konomiaren suspertzea”. Agerraldian esan du, Frantziak, “lehen ekitaldiaren orrialdea” pasatu duela. Momentu honetara arte, gehienez 15 ikasle egon zitezkeen ikasgelako eta bakoitzak 4 metro karratuko tartea zeukan. Bertan behera geratu dira neurriak. Orain, segurtasun eremu hori murriztu egin beherko da, ikasle guztiak sartu behar baitira gelan. Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak azaldu du, datorren astetik aurrera “nahikoa” izango dela ikasle batetik bestera metro bateko tartea egotea. Haurtzaindegi, lehen mailako eskola eta kolegioetan sartuko da indarrean protokolo berria. Lizeoetako ikasleentzat, segurtasun neurriak orain artekoak izango dira ikasturtea amaitu arte.