
Inoiz baino babes zabalagoa jaso du Jaizkibel konpainia parekideak
Kale Nagusian jende andana bildu da Hondarribiko konpainiari babesa ematen. Plastiko beltzez jantzitako emakume batzuk izan dira, baina nabarmen gailendu dira Jaizkibelen aldekoak. Gainera, konpainia osatu duten 830 kiderekin, inoizko jendetsuena izan da.