Ima Garrastatxu: "Herritarrekin batera gobernatu behar dugu"

Azken udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak taldeak lortutako akordioarekin, Ima Garrastatxuk Durangoko udaletxeko aginte makila hartu zuen. Aurreneko sei hilabeteetako balantze positiboa egitearekin batera, herritarrei hitza eman eta euren parte hartzea sustatu nahi dute aurrerantzean baita, Durango arnasberritzeko asmoz.