Igor Astibia (Hekimen): "Herritarrek euskarazko hedabideetara jo dute informazio zuzena eta kalitatezkoaren bila"

Inoizko daturik onenak eman dituzte euskal hedabideek pandemian zehar audientziari dagokionez. Hekimen euskal hedabideen elkarteak egindako inkestaren datuak kaleratu ditu eta horien arabera, milioi erdi hartzaile gehiago izan zituzten herri ekimeneko hedabideek martxoko bigarren erdian. Jendeak, informazio bila, gertukora jo duela dio Igor Astibia Hekimeneko kideak eta hedabideen esfortzua nabarmendu du.