Igandean abiatuko da Aita Mari itsasontzia Siziliarantz

Igandean abiatuko da Aita Mari itsasontzia Siziliarantz. Bertan depositua bete, eta Greziako Lesbos uhartera abiatuko dira. Larrialdietarako zazpi tona material prest dituzte erreskate ontzian; neguko arropak, mantak, kanpin dendak eta higiene produktuak, besteak beste. Aita Marik asteak zeramatzan Madrilgo derrigorrezko baimenaren zain. Hasieratik ugariak izan dira Gobernu espainolak ontziari jarritako trabak, hala salatu izan dute itsasontziko langileek eta horrek Grezian dauden errefuxiatuei laguntza humanitarioa eramatea eragotzi die. Itsasontzia errefuxatuei laguntzera soilik mugatuko da, erreskateak egiteko baimenik ez baitiete eman, oraingoan ere.