Idoia Mendiak "Aurrera goaz" lelopean aurkeztu du bere hautagaitza apirilaren 5eko hauteskundeetarako

PSEk apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina aurkeztu du Bilbon. “Atzera Pausorik ez. Aurrera Goaz” lelopean lehiatuko da Idoia Mendia lehendakarigai sozialista. Azaldu duenez autogobernuaren 40 urteetan emandako aurrerapauso guztiak mantendu eta aurrera jarraitzeko beharra du euskal gizarteak.