
Iñigo Urkullu: “Lehen koronabirus kasutik, Jaurlaritzak ahalegin handia egin du"
EH Bilduk eskatuta, agerraldia egin du Urkulluk Eusko Legebiltzarrean eta, modu telematikoan egin du bilera talde politikoetako bozeramaileekin. Ondoan izan ditu Nekane Murga Osasun sailburua eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Koalizio subiranistak eskatuta, lehendakariak azalpenak eman ditu diputazio iraunkorrean; COVID-19k eragindako osasun larrialdia eta alarma egoera direla eta, Eusko Jaurlaritzak hartu dituen eta hartuko dituen erabakien inguruan.