Iñaki Mariskurrena (Atxondok AHTari Ez plataforma): “AHTaren obrak suposatzen duen gastua ekimen sozialetara bideratu dezatela”

Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak kargua hartzerakoan esan zuenez, urte askotan Abiadura Handiko Trenarekin «zentratuegi» egon dira gobernuak, eta trenen inbertsioak «birbideratu» beharko lirateke. Pedro Azpiazuk Ogasun eta Ekonomia sailburuak apirilean esan zuen gastu publikoa murriztu egin beharko litzatekeela, eta obra handiak atzeratu. Halere, COVID-19ak eragindako krisian diru sarrerak %20 inguru murriztuko direla kalkulatzen den honetan, errealitatea bestelakoa da. Hitzok kontuan hartu ez, eta martxan dira Euskal Y-aren obrak, horrek suposatzen duen hainbat eta hainbat milioitako gastuarekin. Alarma-egoera betean ekin diote berriz lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan eta hortaz aritu da Iñaki Mariskurrena Atxondok AHTari Ez plataformako kidea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image