
Iñaki Egaña (Historialaria): “Herri honek memoria historikoa du, eta urte batzuk barru gauzak bere tokian utziko dituelakoan nago”
Estreinatu berri den La Línea Invisible telesailak kritika ugari jaso ditu bertan egiten den kontakizuna “desitxuratua” eta “gezurrean oinarritutakoa” delako. ETAren inguruan egindako sorkuntzen analisia egin du Iñaki Egaña historialari eta idazleak –besteak beste, Patria liburua oinarri hartuta–, eta soilik Estatuaren kontakizuna islatzen dela adierazi du. Hala ere, "itxaropentsu" dago, etorkizunean, memoria historikoari esker egoera bestelakoa izango delakoan.