Hizkuntza aniztasuna eta askatasuna bermatzeko eskatu die Kontseiluak Kongresuko alderdiei

Aragoieraren, asturieraren, euskararen, galizieraren eta katalanaren alde lan egiten duten gizarte eragileetako ordezkariek, hizkuntzon babesa bermatzeko Madrildik hartu beharko liratekeen neurriak aurkeztu dizkiete talde parlamentarioetako ordezkariei eta Kongresuko lehendakari den Meritxel Bateti.