Hirugarrenez jarri diote plaka berri bat Iruñeko Gogoan monumentuari

1978ko sanferminetako gertakariak oroitzen dituen Gogoan monumentuari plaka berriro jarri diote. Ostegunean ekitaldi bat egin zuten, monumentuan bertan, Sanfermines 78 Gogoan elkarteak deituta, plaka berria jartzeko. Uda honetan hiru aldiz lapurtu dute biktimen omenez monumentuan jarritako plaka, eta beste hainbestetan jarri dute plaka berri bat.