Hilaren 19an EAE eta Kantabria arteko mugikortasuna berriro irekitzeko asmoa berretsi dute Urkulluk eta Revillak

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak "normaltasun berrira" pasatzeko eta bi lurraldeen arteko zirkulazio askea datorren ostiralean zabaltzeko asmoa berretsi dute, Estatuko gainerako erkidegoek baino bi egun lehenago, Kantabriako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.