Herritarren eskubideak oinarritzat hartu ditu Nafarroako Etxebizitza Plan berriak

Nafarroako 2018-2028 urteetarako etxebizitza plana aurkeztu dute eta datozen egunetan partehartze publikorako epea irekiko dute. Planak alokatzeko eta salmentarako babestutako etxebizitzan jartzen du arreta berezia eta epe luzerako planifikazioa egiteko oinarrizko tresna izango da. Horrela, besteak beste, gazteen emantzipazioa sustatu eta diru sarrera baxuak dituzten familiei laguntzeko helburua dauka.