Herritarrek GARAren harpidetza kanpaina sendotzearen ardura aktiboa izango dute

GARAren aurkako espolioari aurre egiteko, herritarrak antolatu egingo dira, bai herri batzarren bidez, baita egunkariko arduradunekin zuzeneko harremanen bidez. Herri-konpromisoaren bidez 10.000 harpidetza lortzea da helburua. Herritarrak proiektu komunikatibo hau sendotzearen arduradun aktiboak izango dira. Lan egiteko bi modu izango dituzte; zuzeneko boluntario gisa eta herri batzordeetan. Batzordeetan, hiru ardatzetan egingo dute lan, norbanakoen harpidetzekin, tabernetako harpidetzekin eta instituzioetakoekin. Zuzeneko boluntarioak, aldiz, zuzenean GARArekin harremanetan jarriko dira eta, egunkariko langileen laguntzarekin, bere kontura lortuko ditu harpidetzak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image