Helduen euskalduntze "unibertsala, doakoa, publikoa eta kalitatezkoa" eskatu du LABek

LAB Sindikatuak helduen euskalduntzea lau oinarriren gainean eraikitzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Zerbitzua doakoa, unibertsala, publikoa eta kalitatekoa exijitu dio Lakuari, izan ere, alderdiekin izandako harremanetan pribatizazio eta prekarizaziorako joera somatu du sindikatuak. Herritarren euskara jakiteko eskubidea bermatzeko ardura EJko Hezkuntza Sailaren gainean jarri du LABek eta proposamena Legebiltzarrean aurkezteaz gain, mobilizazioei ekingo diola iragarri du.