Hegoaldeko 10.001 biztanletik beherako eta kilometro kuadroko 100 herritar baino gutxiagoko herrietan ez dago kalera ateratzeko ordutegirik

Udalerrian erroldatuta daudenei edo azken hamalau egunetan hor bizi izan direnei eragiten die. Espainiako Gobernuak argitaratutako agindua bigarren fasera arte izango da indarrean, printzipioz, astelehena bitarte EAEn eta Nafarroan. Hala ere, biztanle kopurua eta dentsitatearen irizpideak, biak, betetzea derrigorrezkoa da eta Hego Euskal Herrian ez dute herri gehienek bigarrena betetzen. Hala ere, Madrilek agindu du, bigarren fasera pasatzen diren herrialdeetan ez dela ordutegi tarterik izango.