Hego Korea: Adituen ustez, koronabirusaren krisia hoberen kudeatu duen herrietako bat

Oso azkar hasi ziren agintari korearrak neurriak hartzen eta neurriok ez dira beste herrialde askotan bezain gogorrak izan. Bai ordea, eragingarriagoak. Datuei erreparatuta, egunero 1000 kutsatze berri inguru izatetik 100 ingurura murriztea lortu du Hego Koreak, herrialdea erabat itxi edo geldiarazi gabe. Bi ardatz nagusi izan ditu sistemak, alde batetik, prebentzioa. Lehenengo kasua identifikatu baino lehen hasi ziren neurriak hartzen. Froga egiteko "drive through" sistema izan da beste gakoa, froga kopurua handia ahalbidetuz osasun zentroak kolapsatu gabe.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image