Hego Euskal Herriko herritarren %4,4k garatu du immunitatea

Carlos III.a Institutuaren seroprebalentziari buruzko ikerketaren lehen emaitzen arabera, Hego Euskal Herritarren 127.000k baino gehiagok izan dute koronabirusa. Gogoratu behar da Nafarroan eta EAEn 25.862 kasu atzeman direla momentuz. Hau da, Hego Euskal Herrian PCR testarekin eta test azkarrekin detektatutako positiboak zirkulazioan dauden kasu errealen % 20ra baino ez dira iritsi. Amaitu gabeko ikerketa da, baina argi uzten du talde inmunitatera heltzeko, %60ra alegia, tarte "handia" dagoela.