Hego Euskal Herriko Lehenengo eta Bigarren hezkuntzako ikasle orok kurtsoa gaindituko du, kasu oso bereziak salbu

Espainiako Hezkuntza Ministerioak erkidegoetako sailburuekin adostu ditu ikasturte bukaeran eragina izango duten hainbat neurri. Akordioaren arabera, Lehenengo eta Bigarren hezkuntzako ikasle orok kurtsoa gaindituko du, kasu oso bereziak salbu eta kurtsoa errepikatzeko erabakia irakasle talde batek proposatuta erkidegoetako administrazioek onartu beharko dute. Ez dago argi oraindik noiz eta nola bukatuko den ikasturte berezi hau, baina Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak gogorarazi du Euskal Herriko hezkuntza komunitateak baduela zer esana gaian.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image