Hauteskundeetarako deialdiak interes alderdikoiei erantzuten diela salatu du oposizioak

Behin hauteskundeak uztailaren 12an izango direla baieztatu, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza dituzten alderdiek erabakiaren inguruko iritzia plazaratu dute. Herritarren osasuna arriskuan jartzea eta beste alderdien iritzia kontuan ez hartzea kritikatu dute oposizian dauden alderdiek.