Hauteskundeak aurreratzeko aukera landu du Jaurlaritzaren gobernu bilerak

Hauteskundeak aurreratzeari buruz hitz egin du lehen aldiz Iñigo Urkullu, EAEko lehendakariak, Gobernu kontseiluan. Aurreratzeko aukerari buruzko iritzia eskatu die antza sailburuei. Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman duenez, egoera politiko eta instituzionalari buruzko gogoeta bat egiteko eskatu die Urkulluk, hasiera batean udazken honetan egitekoak diren hauteskundeen balizko aurrerapen baten harira.