Hasi da literatura eta praktika artistikoen disziplinak uztartzen dituen Gutun Zuria jaialdia

Izenburuan jasotzen den bezala, arteak ematen digun ezagutza da garrantzitsua, ez euskarria bera. Jaialdiak helburutzat dauka artearen eta literaturaren balio hau goraipatzea. Artista-tailerrak, kontzertuak, irrati-saioak, bisita gidatuak eta sorkuntza bisualaren inguruko topaketak egongo dira. Tartean, euskal narratiba sorkuntzaren beste eremu batzuetara nola hedatu den erakutsiko da. Danele Sarriugarte, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga… izango dira jaialdian artista internazionalekin batera. Sorkuntza artistikoko Irudiak eta hitzak da jaialdia osatzen duen tailerretako bat. Aurtengo helburua publiko zabalera hedatzea izanik, dibertsitate funtzionala duten artistak izango dira protagonista. Gaur hasi eta apirilaren 6a bitarte gozatu ahal izango da Azkuna Zentroak antolatutako Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren barruan.