Harrobiari lekua utzi eta agur esatea erabaki du Ainhoa Tirapuk

Ainhoa Tirapuk futbola utziko du denboraldi amaieran. Atezain nafarrak bere karrera luzea amaitzea erabaki du eta ez du bere kontratua berrituko. Futbola «zelaian uztea gustatuko» litzaiokeela onartu du baina, krisialdi egoera honek albistea etxetik ematera bultzatu du. Barañaindarra Lagunaken eskutik hasi zen futbolean. 2005ean, maletak egin zituen Lezamara joateko eta bertan eman ditu azken denboraldiak. Ane Urkiri kazetariak atepean ikusi izan du beti Tirapu, eta ziurtatu du, emakumezkoen futbolak arlo ezberdinetan izan duen bilakaera atezainaren ibilbidean islatzen dela.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image