Gure Esku Dagoren Urte Berriko Tripontzia saria Itzubaltzetan saldu da

22873 zenbakia izan da saritua, Getxon, Erromon saldu dena. 60.000 euro tokatu zaizkio zenbaki honi. Getxon, Bilbon eta Hondarribian saldu dira Tripontziaren zenbaki saridunak. 2.000 euroko zazpi sari eman dira zenbaki bereko gainontzeko serieentzat. Gainera, 1500 eta 1000 euroko 8na sari ere banatu dira bigarren eta hirugarren zenbakientzat, hurrenez hurren.