Guardia zibil batek Beatriz Etxeberria presoari eginiko mehatxuak salatu ditu Sortuk

Guardia zibil batek Beatriz Etxeberria presoari eginiko mehatxuak salatzeko elkarretaratzea egin zen atzo Bilbon, espainiar Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean, Sortuk deituta. «Zuri eta zure alabari tiro bat emateko gogoa jartzen ari zait». Esan zien Guardia Zibilaren agente batek, pistola bat eskuetan zuela, Beatriz Etxeberria Caballero presoari eta bere bi urteko alabari.