Greziak eta Hungariak asilo eskubidea bertan behera utzi dute

Greziak eta Hungariak asilo eskubidea bertan behera utzi dute igandean, martxoaren 1ean eta, gainera, eskaera gehiagorik erantzungo ez dutela iragarri dute. Europar Batasunera iritsi nahi duten pertsonen kopurua handia dela eta Turkiak harrera geldiarazteari utzi izanaren ondorioa dela argudiatu dute. Erabakiari hilabete batez eutsiko dio Atenasek, aldiz, Hungariak erabakia denbora aldetik mugagabea dela adierazi du.