Gorka Julio (Talaios koop): "Egun gure harremanak eta trazabilitatea erraz aztertu daitezke mugikorretako geolokalizazioa erabiltzen duten aplikazioekin"

Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko hainbat aplikazio kaleratu dituzte gobernu eta erakunde publikoek mundo osoan zehar. Horrekin jendearen mugimendua kontrolatu nahi da, positibo ematen dutenek nondik ibili diren jakitea da ideia. Horrek polemika sortu du, aplikazio hauek erabiltzailearen pribatutasuna zalantzan jartzen dutelako.