Gobernuak eta indigenek akordioa lortu ondoren, protestak gelditu dituzte Ekuadorren

Bi aldeek adostu dute erregaiarentzako diru laguntzak ezabatzen zituen neurria indargabetzea. 883 dekretuak erregaiaren prezioaren igoera zekarren, beste neurri batzuen artean. Dekretu berria egiteko batzorde bat eratuko dute, orain, gobernuaren eta indigenen ordezkariekin. Bitartekari gisa arituko dira Nazio Batuen Erakundea eta Ekuadorreko Apezpiku Kontseilua.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image