Gehiengo sindikalak lan istripuak salatzeko protesta egin du Bilbon

Euskal Herriko gehiengo sindikalak agerraldia egin du gaur Bilboko Eusko Jaurlaritzaren atarian, bi hilabete eskasetan 12 langile hil baitira lan istripuz. 12 hildakoei, 11 Hego Euskal Herrian eta 1 Ipar Euskal Herrian, atzotik Zaldibarreko zabortegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak gehitu behar zaizkie, luizi batek lur azpian harrapatu ondoren.