Gehiengo osorako zinegotzi bakarraren faltan geratu da EAJ Bilbon

Ezusterik gabe joan dira udal hauteskundeak, inkesta gehienek iragarri bezala, 14 hautetsi dituzte Jeltzaleek udalean. Orain arte baino bat gehiago izango du agintaldi berrian, 8.000 boto gehiago izan baititu. Atzetik jarraituko diote PSE-EEK eta EH Bilduk, 5 eta 4 zinegotzirekin hurrenez hurren. Bart hunkiturik agertu da alkatetzari eutsiko dion Juan Mari Aburto.