Gaur irtengo da azkenean Erresuma Batua Europar Batasunetik

Lau urteko ibilbidearen ondoren, gaur gauean aterako da azkenean Brexita. Hamar hilabeteko atzerapenarekin, eta hiru LUZAPEN beranduago, Euskal herrian gaueko 23:00ak direnean irtengo da Erresuma Batua Europar Batasunetik. 3 urte eta erdi igaro dira 2016ko Ekainaren 23ko erreferendumean boto emaileen %51,9ak Europar Batasuna uztearen alde bozkatu zutenetik. Orduz geroztik Bi lehen ministrok dimititu dute, emaitza hori kudeatu ezinda. Hori bakarrik ez, gobernuko 20 goi kargu inguruk eta beste horrenbeste parlamentari kontserbadorek ere euren karguak utzi dituzte Brexitari buruzko eztabaiden ondorioz.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image