Gaur hamargarren protesta eguna beteko dute Ekuadorren

Ekuadorko Indigena Nazionalitateen Konfederazioak salatu duenez, protestak hasi zirenetik bost manifestari hil dituzte eta milaka zauritu egon dira. Ekuadorko Gobernuak herriaren aurka erabilitako errepresio neurrigabekoa izan arren erreforma ekonomikoa alde batera utzi ezean protestekin jarraituko dutela azaldu dute.