Francoren gorpuzkiak urriaren 24an aterako dituzte Erorien Haranetik

Francisco Francoren deshobiratzea ostegunean, urriaren 24an izango dela adierazi du Espainiako Gobernuak. Eguna ez ezik, ordua ere zehaztu dute; diktadorea goizeko 10:30tan aterako dute Erorien Haranetik, Mingorrubioko panteoian berriro hobiratzeko. Francoren gorpua enplazamendu batetik bestera eramateko prosezuak hiru ordu beharko ditu, eta era pribatuan egingo dela adierazi dute Exekutibotik, “errespetua eta duintasuna” bermatzeko. Komunikabideen presentzia ere espreski debekatu egin dute, bai Erorien Haraneko basilikan bai Mingorrubioko mausoleoan, non Carmen Polo Francoren emaztea hobiratuta dagoen baita ere. Une oro prozesua gainbegiratuko duena Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa izango da, notario eta forentse lanetan arituko dena.