Foku agentziaren argazkiek eta Harkaitz Canoren egunerokoak osatzen dute 'Izurria hemen' liburua

‘Izurria hemen’ argazki-liburua kaleratu du Baigorri Argitaletxeak. Bertan, Foku argazki-agentziako langileen irudiek bat egin dute Harkaitz Cano idazlearen egunerokoarekin, pandemia garaian bizi izan duguna memorian gordetzeko aukera emanez. Canok azaldu digu enkargua jaso aurretik ere hasia zela bere sentipenak nolabait biltzen.