
FVEMek "ontzat" jo du Bizkaiko metalgintzako akordioa
Bizkaiko Metaleko Enpresen Federakundeko presidenteak “akordio on bat” sinatu dutela adierazi du sektoreko hitzarmena baloratzeko. Bilbon egindako agerraldian, Jose Luis Lopez Gil-ek hitzarmen berriaren garrantzia azpimarratu du. Horrez gain, ELA akordioaren parte ez izatea gaitzetsi du nahiz eta, bere ustez, hori ez den oztopo bat izango sektorearentzako.