Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeek martxa egingo dute A-25ean

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko talde feministek Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren Nazioarteko egunaren aurtengo martxa aurkeztu dute. 20. urtea da martxa antolatzen dutela. "Indarkeria matxistak milaka aurpegi ditu" lelopean egingo dute, azalduz, desberdintasun eta diskriminazio egoera desberdinak pairatzen dituztela kalean, etxean lanean edo ikastetxeetan, eta sufritutako indarkeria ere anitza dela: fisikoak, sexualak, psikologikoak, ekonomikoak eta instituzionalak. Komunikabideei eta Instituzioei aipu zuzenak bidali dizkiete, erantzukizuna eta neurri egokiak hartzeko eskatuz.